IKUSKIZUNAK

ANDRÉ Y DORINE

Zuzendaritza: Iñaki Rikarte.

Egileak: José Dault, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte, Edu Cárcamo, Rolando San Martín.

Aktoreak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo.

Musika: Yayo Cáceres.

 

SINOPSIA:
Egongela txiki batetan, idazmakina baten tekla hots sutua, biolontxelo baten nota errepikakorrekin zirimolatzen da. Andre eta Dorine dira, aiton-amona bikote bat, beste hainbat bezala utzikerian jausi direnak, egun batek elkartu egin zituela ahantzita.

Paretetan iragana dute zintzilik, konpartitu zutenaren lekuko bakarra. Baina ustekabeko gertaera batek izan zirena oroitzera eramango ditu. Iraganari begiratzeak orainaldi berri bat eraikitzen lagunduko die, nahiz eta beharbada, beranduegi izan.

Andre eta Dorine, irri eta negarrez beteriko errusiar mendi bat da, hitz bakar bat erabili gabe eta maskararen botereaz baliatuaz, drama eta komediaren artean dabilena, bizitza eta heriotzaren mugetan, maitasuna eta ahanztura.

Mugarik gabeko ikuskizun bat, 7 urtez mundu guztiko 25 herrialde egin dituena.

 

Director: Iñaki Rikarte

Autor: José Dault, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte, Edu Cárcamo, Rolando San Martín

Reparto: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo

Música: Luis Miguel Cobo

 

Zuzendaria: Iñaki Rikarte.

Egileak: José Dault, Garbiñe Insausti, Iñaki Rikarte, Edu Cárcamo, Rolando San Martín.

Aktoreak: José Dault, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo

Musika: Luis Miguel Cobo

 

SINOPSIA:

Kulunka Teatro konpainia “Solitudes” aurkeztera dator, euren bigarren muntaia “André eta Dorine”ren ondoren. Umorea erabiliaz, istorio honek bakardadea eta familiakideen arteko komunikazioaren inguruan hausnartzen du. Sormen talde berberak maskara antzerki-lan berri bat jarri du zutik, hitz bakar bat erabili gabe, espresiorik gabekoa defini ezin daitekeena.
Solitudeseko protagonista ez da aintzakotzat hartua sentitzen, izan ere, bizitza ia-ia itxaron-unea baino ez duten zahar gehienentzat bezala, gauza xumeak baino ez ditu desio.
Hain gauza xaloak, besteek ez baitute horien benetako garrantzia balioesten. Istorio honen apartekotasuna aitona bera da- itxura batean  interesik gabeko bizitzaren jabe izan behar balu ere- amore ematen ez duelako, ez die bere desio txikiei uko egiten eta haien alde borroka egiten du, ausarki eta duintasunez. Honek, jakina, ondorioak izango ditu bai beretzat eta baita ingurukoentzat ere. Egunerokotasunaren unibertsoetan barrena bidaia bat, larritasuna eta irrifarra nahasiaz, hunkitu, harritu eta hausnartzera garamatzana.


 

 

 

 

 

 

 

Zuzendaritza: Fernando Soto eta José Dault.

Egilea: Ozkar Galán.

Aktoreak: Garbiñe Insausti , Lola Casamayor, Alberto Huici.

 

SiNOPSIA

 

 “EDITH PIAF, Taxidermia de un Gorrión” ek Camile Schultz, animaliak fotografiatzen dituen erreportaria, eta Edith Piaf diva handiaren arteko fikziozko topaketa kontatzen du. Izaera biziko bi emakume hauek ironia eta zorroztasunez egingo diote aurre elkarri. Zinezko disekzio bat izango da, jatorria, natura eta Mitoetan sinetsi eta Mitoa sortu beharraren inguruan.

Bidaia emozional  eta musikal bat, izar baten, Jainkosa baten sortzea eta gainbehera bideratu duten gertakarietan barrena, "buztinezko oinekin bada ere".

 

 

 

 

 

 

© 2013 Kulunka Teatro